(In)komunikazioa - Artefaktoa



Gure artefaktoa aurrera eramateko jorratu dugun gaia, komunikazio-inkomunikazioa izan da, hezkuntza arloan oso garrantzitsua iruditzen zaigulako. Beraz, gure ideak islatzeko gure artefaktoa bideo bat izan da, komunikazioa errazten eta lantzen duen bide bat dela ikusten dugulako. 

Horretarako, bideoa bi zatitan banatu dugu. Alde batetik, komunikazioa islatu nahi izan dugu. Eta bestetik, inkomunikazioarekin zerikusia dituzten egoerak. Egoera gai desberdinekin lotu ditugu; guk komunikatzeko erabiltzen diugun tresnak, musika, teknologiak, gorputz adierazpena, eskultura famatua... Eta egoera guztie horiekin, aldeko eta kontrako gertaerak ipiniz komunikazioa edo inkomunikazioa hautematen dira. 

Azkeneko zatian, komunikazioari eta inkomunikazioari buruzko irudien bonbardeo moduko bat egin dugu, musikarekin batera, inkomunikazio moduko batera iristeko. Batzuetan gauzak komunikatzen direla pentsatzen dugu, baina errealitatean egoera hori inkomunikazio hutsa da. Ondorioz, irudi nahasmen horrekin hori islatu nahi genuen. 

Hona hemen gure artefaktoaren bideoa: 




EGILEAK:
  • Garazi Urrutikoetxea
  • Gorka Valcarlos
  • Maite Viñe
  • Maria Velez





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina