Nola ikasten dut nik? - Kartografia


Kartografiaren lanari hasiera emateko, lanaren inguruan ditudan pentsamenduak edo ideak islatzea pentsatu dut. Kartografia honetan, guk nola ikasten dugun adierazi behar dugu. Gauza bat egiterako orduan ez gara konturatzen jarduera edo gauza horrekin zerbait ikasten hari garela. Horregatik gure lana jarduera edo ideia horiek azaltzea da.

Hasiera batean lana azaldu zigutenean, jakin-min handia piztu zitzaidan, oso lan interesgarria dela uste dudalako. Gogotxu hasi nintzen pentsatzen, baina ideia guztiak nire buruan nahastuz joan ziren, hasiera batean zailtasunak bakarrik ikusiz. Galdera asko etortzen zitzaizkidan burura; zer da karografia bat?, zer kartografia mota egin?, nolakoa egin?, nola islatu?, polita aterako zait?... Galderak mota askotakoak ziren; bai positiboak, bai negatiboak. Horregatik erronka edo zailtasunak agertzen hasi ziren. Niretzat izan litekeen zailtasun edo erronka handiena guk kartografian erakutsi edo islatu nahi duguna gaizki adieraztea izango zen. Nik ikerketa lan honi gehituko niokeen gauza bakarra, gai honi buruz ditudan ezagutzak eta esperientziak izango ziren.

Hasierako hausnarketari bukaera emateko, lan honen bidez nagusiki, besteengandik gauza berriak ikasiko ditugula uste dut. Hau da, bakoitzak ikasteari buruz ideia desberdinak ditigula ikusiz.

Ondoren ikerketa fasean murgildu ginen gure lanari itxura ematen hasteko. Horretarako lehenengo saio presentziala baino lehen nire ikaskuntza esperientziaren ebidentziak sortzen hasi nintzen Gauza asko etortzen zitzaizkidan burura; jendea, lekuak, gauzak, kirolak... baina gauzarik zailena buruan nuen guztia islatzea zen. Lehenengo saioa oso ondo etorri zitzaidan buruan nituen ideiak garatu ahal izateko. Hasteko, taldeka jarri ginen eta bakoitzak zituen ideiak eta esperientziak azaldu genituen dure artean; elkarrizketa horren grabaketa bat egitea eskatu zigun irakasleak, gero berari bidaltzeko. Taldekide bakoitzak bere afizioak, lagunak, kirolak... azaldu zituen, eta egia esan oso onuragarriak izan ziren nire lana bideratu ahal izateko.

Igeriketatik eta gustuko nituen gauzei buruz hitzegitea pentsatu nuen, eta horren inguruko argazki batzuk atera nituen. Argazki gehienak ni ateratakoak ziren, nire bizipenen ingurukoak; igeriketari burukoak, nire lanari buruzkoak, liburuak irakurtzeari buruzkoak, argazki kamara eta argazkien ingurukoak eta magisteritzako unibertsitateari. Argazki horiek oso garrantzitsuak dira niretzako, nire eguneroko bizitza islatzen dutelako eta oso pertsonalak direlako.

Beraz, saio horretan gure lana bideratzea eta ikasteko beste modu batzuk zeudela ikusi genuen. Batzuetan uste dugulako gustuko dugun zerbait egiten ez dugula ikasten, baina alderantziz askoz gehiago ikasten dugu, gogo asko jartzen diogulako eta koturatu gabe gauza berriak ikasten ditugulako. Gainera irakasleak erakutsi zigun ikertzeko metodoa ikasle guztientzako onuragarria izan zen, guztietatik zerbait ikastea lortu genuelako.

Dena pentsatu eta gero, datuen antolaketari hasiera eman genion. Kartulina bat erosi nuen, argazkiak imprimatu nituen eta lanari ekin nion. Eta dena lotu ondoren, hau da nire kartografia:




Nire kartografia ikusi ondoren, horren inguruko aurkezpena eta hausnarketa bat egingo dut. Hasteko, nire kartografiaren erdialdean aingura eta olatu batzuk margotu ditut. Aingura ni naizela esango nuke eta olatuetan igerian edo flotatzen dauden gauzak nire ideiak eta esperientziak dira, nire buru barruan egongo balira bezala. Beraz, kartografia nire pertsonaren eta izaeraren metafora antzeko bat dela uste dut. Ordun, galdetuko zarete, zergatik margotu ditut aingura eta olatuak? ba erantzuna oso errexa da. Nik urarekin erlazionatua dagoen kirol eta esperientzia guztiak asko gustatzen zaizkit, eta duela urte batzuk aingura baten lepoko bat daramat nerekin beti, uraren errepresentazio bezala ikusten dudalako.

Lehen esan bezala uretan igeri egiten nire ideiak eta esperientziak azaltzen dira, beraz, orain gauza bakoitza azaltzen hasiko nahiz. Mota askotako ideiak eta gauzak daude; argazkiak, hitzak, marrazkiak... denak esanahi bat dute.


Lehenengo argazki honetan ikus dezakegunez, bi irudi azaltzen dira. Bi irudiek erlazio edo esanahi berdina dute. Kirola egitea asko gustatzen zait, urarekin erlazionaturiko kirolak egitea batez ere, igeri egitea hain zuzen ere.  Horregatik, argazki horretan agertzen denez ni igeri nago, beste marrazkian neska bat ur azpian agertzen da. Nik bederatzi urtez igeriketako talde batean egin dut igeri, beraz 9 urte horietan asko ikasi dut. Gauza asko direnez batzuk aipatuko ditut: esfortzua, disziplina, lan taldea, gauza txarretatik alde ona bilatzen ikastea, erlaxatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzen lortzea... ezin ditut denak esan asko eta asko direlako, hau da, igeri egitea nire bizitzaren erdigunea dela uste dut, berari esker gauza asko lortu ditut eta. Laburtuz, igeriketari dena zor diot.    




Ondorengo irudi honetan berriz ere beste bi argazki azaltzen zaizkigu. Alde batetik, ni igeri egiten dudanez sorosle titulua atera nuen duela urte batzuk, orduan udan igerileuetan lan egiten dut diru bat lortzeko, horregatik nire kartografian jartzea pentsatu nuen, lan honekin esperientzia eta gauza asko bizi eta ikastea lortu dudalako. Jende berria ezagutu dut, eta komunikatzeko modu berriak ikasi diutu, diziplinatua eta esfortzu bat izan behar genuela ikasi dut nahi genuena lortzeko. Lanean hasten zarenean, bizitza zenbat balio duen konturatzen zara, eta gauza bat lortzeko zenbat lan egin behar duzun ikusten duzu; azkenean, gauzak hobeto balioestera iristen zara. Beste aldetik, Donostiko magisteritzako unibertsitatea jarri dut, nik etorkizun batean irakaslea izan nahi dudalako, eta unibertsitateak hori izateko ezagutzak ematen dizkidalako. Txikia nintzenean beti irakaslea izan nahi nuela esaten nuen, eta ikus daitekeenez ideia hori ez da nire burutik joan. Beraz, bi argazki hauek nire bizitzaren oso atal garratzitsuak direla esan beharra dut. 



Hurrengo argazkian, argazki kamara bat eta liburu bat agertzen dira. Igeriketarekin batera, bi gauza horiek nire afizioak direla esango nuke. Asko gustatzen zaizkit liburuak irakurtzea, liburuekin erlaxatu egiten nahiz, eta gauza berriak ikasten ditut; ideia berriak, kontzeptuak, hitzak... irakurriz, ondoren nire buruan, horren inguruko gogoeta bat edo hausnarketa bat egiten dudalako eta horietatik nire irtzia eta pentsamenduak aberasten ditudalako. Argazkiak ateratzea dudan beste zaletasun bat da, duela urte bat reflex kamara bat erosi nuen, eta edonora eramaten dut argazkiak ateratzeko. Honen bidez leku berriak, bidaiatzea, natura eta mundua beste modu batean ikusten irakasten dit. 



Bukatzeko, kartografiaren zati honetan zenbait gauza agertzen dira. Hasteko, hegazkin bat margotzea pentsatu nuen bi gauza azaltzeko. Alde batetik, marrazkiak egitea asko gustatzen zaidalako eta beste aldetik, bidaiatzea gustuko dudalako. Bidaien bidez, esperientzia berriak, jendea, kultura desberdinak, elkarrekin bizitzea... ikasten dituzu eta niretzako asko aberasten didaten bizipenak dira. Ondoren, beste marrazki bat agertzen da. Marrazki  hori nire lagun batek egin dit, lagunak oso garrantzitsuak dira bizitzan horregatik marrazki horrekin nire bizitzan euskarri diren lagun eta pertsona guztiak islatzeko jarri dut. Beraiengandik gauza eta ideia asko ikasi eta ikasten jarraitzen ditudalako.  Eta azkeneko argazkian, lehen aipatu bezala, nik ateratako argazkiak dira, esan moduan, asko ikasten dudalako haietatik.   



Irudiak nire bizitzan ikasteko ezinbestekoak diren gauzak dira, baina askoz gauza gehiago daudenez, hitzen bidez idaztea pentsatu nuen. Hiru kolore desberdinekoak ziren; gorria, urdina eta beltza. Gorriak, pertsonak adierazteko aukeratu nuen, familia eta lagunak hain zuzen ere. Beltzak, argazkietatik nabarmendu nahi nituen gauzak adierazteko erabili nuen; argazkiak, argazki kamara, liburuak, ura, lana, igeri egitea, unibertsitatea eta bidaiak. Eta azkenik, urdinak, ikasteko normalean erabiltzen ditugun gauzak azaltzeko jarri nuen; hitz egin, idatzi, ikusi, ikutu, errepikatu... adibidez. Hitz horiek konturatu gabe egiten ditugun jarduerak dira, baina haien bidez asko ikasten dugu.  


Ikasteko mila modu daudenez, denak kartografia batean sartzea oso zaila izango zen. Beraz, batzuk kartografian ez sartzea erabaki nuen. Unibertsitateko azterketak nola ikasten ditudan ez dut jarri, nire kartografia alde pertsonalagotik bideratzea pentsatu nuelako.  


Lan hau egin ondoren, etorkizunean izango naizen maistra lanbiderako edo zereginerako gogoeta bat egin nuen. Ondorioz, nire ikasleei erakusten saiatuko naizena da, ez dela bakarrik eskolan inposatzen denarekin ikasten, nahiz eta oso garrantzitsua izan gure etorkizunerako. Bere gustukoak diren gauzak eta kalean gertatzen diren egoeretatik ere ahal direla ikasi. Beraz, etorkizun batean onuragarriak izateko haiengatik borrokatu behar dira. 



Talde kartografia eta ikasgelako kideen kartografia


Kartografiaren inguruan azkenengo lan bat egin dugu, klasera taldekide bakoitzak bere kartografia ekarri du eta taldearen kartografia izango zena aukeratu dugu. Gure taldeak (GM), Garaziren kartografia aukeratu du, politena eta landuena izateaz gain, modu oso interesgarrian adierazi duelako nola ikasten duen.






Talde bakoitzak kartografia bat aukeratu ostean, talde bakoitzeko kide bat klaseko beste talde guztietatik igaro behar zen bere kartografiaren esan nahia azaltzen. Taldeko besteok, gainontzeko kartografiak ikusi , azalpenak entzun eta haren inguruko ideia nagusiak apuntatu behar genituen. Bestalde, talde bakoitzean norbaitek bere kartografia azaldu ostean, entzuten ari zirenetako batek ideia nagusitzat hartzen genuen hitz edo esaldi bat arbel digitalean idatzi behar genuen. Modu honetan eskema moduko bat egin genuen ikasteko erabiltzen ditugun estrategia, modu eta pertsona ezberdinekin.

Gure taldera etorri zen lehenengo klase kidea Ane izan zen, eta bere kartografia asko gustatu zitzaigun puzzle moduko bat zelako. Bere ikuspuntutik, bere ikaskuntza prozesua puzzle bat da, pieza ezberdinek osatzen dutelako, eta hauek osatzen duten puzzleak bera den modukoa izatea eragiten duelako. Puzzleko atal guztiak beharrezkoaz ikusten ditu, zeren eta atalen bat faltako balitz ez zen bera den modukoa izango.  Puzzlearen atal batzuetan familia eta lagunak ageri dira;hauek konpromisoa, laguntza,balore ezberdinen transmisioa …  eskaintzen diotelako. Hauek oso garrantzitsuak dira bere ustez, ondorengo ataletan ageri den guztia ikasteko. Bestalde, bere ustez naturatik, mendira joatean, kalean … esperientzia berrien bidez gauza berriak ikasten ditu. Baita gaur egun teknologien bidez, interneten hainbat tutorial ikusiz edo musika entzutean letraren esan nahiarekin. Bere ikaskuntzan, oso garrantzitsua da besteekin elkarrekintzan egotea, hau da, taldean gauza ugari ikasi ditzake baina batzuetan bakarka ikastea ere behar izaten du. Azpimarratu duen beste pieza oso garrantzitsu bat bidaiak izan dira, beste kultura, hizkuntza … ikasten direlako bertan. Beste pieza batzuk zurian utzi ditu, oraingoz bere ikasketa prozesua hori delako, baina etorkizunean gauza gehiago ikasiko dituelako eta pieza horiek etorkizunean ikasiko duenaren errepresentazioa direlako.
  
Ondoren Carmenen kartografia ikusi genuen, berak digitalki egin zuen, burmuina kolore eta atal ezberdinetan banatuz. Burmuinaren kolore bakoitzak, bere ikaskuntzaren atal bat islatzen zuen. Atal batean praktika islatu du,  azken batean hasieratik zerbait egiten jakin ez arren behin eta berriz saiatu ondoren ikasi  eta lortu egiten duelako ( bizikletan ibiltzen). Beste atal batean inkontzientzia jarri du, askotan kaletik goazela ikusten ditugun gauza ezberdinak konturatu gabe barneratu eta imitatu egiten ditugu gauza berriak eta hainbat gauzen esan nahi ezberdinak ikasiz. Bidaien bidez edo gauza ezberdinak probatuz ere ikasten duela islatu du, azkenean leku ezberdinetako pentsamendu, kultura, hizkuntza … barneratzen dituelako modu honetan.  Bestalde informazio iturri ezberdinetatik; liburuetatik, interneten bilatuz, beste pertsonei galdetuz, hau da, interesatzen zaizkigun gaien inguruan informazioa biltzean gauzak ikasten ditu.  Harremanak ere bere ikaskuntzan oso garrantzitsuak ikusten ditu, beste pertsonengandik gauza ugari barnera daitezkeelako; lagunekin, familiarekin … esperientziak, baloreak …  partekatzean adibidez.  Orokorrean zentzumen ezberdinen bidez, gauzak ikusiz, entzunez, ukituz … Azken batean, bere ikaskuntzako atal guztien artean lotura bat egiten du ikasi ahal izateko eta  bera den modukoa izateko.

Geroago Andrea etorri zen bere kartografia azaltzera, puxikaz eta argazkiz osatuta zegoena. Berak islatu nahi izan du bere ikaskuntza prozesuan dauden atal ezberdinak beregandik irteten  direla, hau da, hauek bere parte direla, berak duela bere ikaskuntzaren parte hartzea  eta bere izaera osatzen dutela. Ikaskuntza prozesua zutabe ezberdinetan bereizi du, eta zutabe bakoitza puxika  batek biltzen du. Lehenengo puxikak IKT-ak biltzen ditu, bertan informazioa bilatu, banatu, eraldatu … egin dezakeelako, bestalde lagunekin harremanetan jartzeko balio diotelako, hau da, gauza ezberdinak bilatu eta konpartitu ahal izateko. Beste puxika batean,  familiaren (ohana) zutabea jarri du bere ikaskuntzarako oso garrantzitsua  delako, azken batean jaio denetik familiak balore, ohitura … transmisioaren bitartez bere ikaskuntza bideari hasiera ematen dioelako  eta ondoren berak bidea aurrera bakarrik jarraitzen duelako.  Beste zutabe batean kirola islatu du, zehazki saskibaloia , orain egin ez arren lehen oso garrantzitsua izan da bere bizitzan eta bertan akatsetatik, diziplinaren bidez … gauza ugari ikasi ditu. Bestalde unibertsitatea jarri du, interesagatik baitago unibertsitatean etorkizunean lan postu bat eduki ahal izateko,eta bertan taldeka eta bakarka egiten diren lanetatik gauzak barneratzen ditu.  Beste puxikan bidaiak jarri ditu, bertan leku berriak ezagutuz eta esperientzia berrien bitartez gauza ugari ikasten dituelako. Eta azkeneko zutabea lagunena izan da, hauek aukeratutako familia dira eta hauekin  bizitako esperientzietatik, emandako aholkuetatik … gauza ugari ikas ditzakeelako.

Azkenik Amaiak azaldu digu bere kartografia, non berak norekin ikasten duen, non ikasten duen eta zer behar duen ikasteko islatu nahi izan du. Bere ustez ikaskuntza prozesuaren oinarria interesa izan behar da, azken batean interes gabe ikastea zaila delako. Interesa lortzen duenean , gauza horrekiko konpromisoa hartzen du, modu honetan bere ikaskuntza aurrera eramateko. Ondorioz, berak lau leku nagusitan ikasten duela azaldu zuen; zelaian, unibertsitatean, aitona-amonen etxean, eta bere etxean. Berak leku horietako bakoitzean, bere ikaskuntza prozesuan lagungarri diren pertsona ezberdinak atera ditu. Alde batetik zelaitik kirol taldea  atera du, hauekin pasatzen duen denboran eta egiten dituen bidaia ezberdinetan gauza ugari ikasi ditzakeelako, taldekide bakoitza ezberdina delako eta gauza desberdin bat ematen diolako.  Gero etxean; aitona amonak,bere familiako garrantzitsuenak direlako, beraiekin denbora ugari pasatzen duelako eta ezagutza ugari transmititzen diotelako. Eta ondoren, mapa moduko bat jarri du; bertan alde batetik Donostia markatu du, bere bizilekua delako eta bestetik Huelva, bertan pasatzen baititu udarako oporrak, eta bertako lagunekin igarotzen duen denbora oso bizia denez gauza ugari ikasten dituelako.

Gure taldekideen kartografien azalpena

Azkenik nire taldekideen kartografiak eta haien azalpenak zeintzuk diren jakiteko haien link-ak hemen azpian txertatuko ditut.





























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina